Eskubideen urraketen kasuak biltzen ari da Erlaitz gazte mugimendua
Larrialdi egoeran gertatutako eskubide urraketen kasuak jaso nahi dituzte abiarazi berri duten kanpainarekin.

Irungo Erlaitz gazte mugimenduak testigantza kanpaina bat abiarazi du azken asteotan. Helburua, larrialdi egoeran zaurgarrienei laguntza eskaintzea da, kalean edota etxean bertan jasandako eskubideen urraketak salatuz . «Salbuespen egoerak ekarritako zailtasunen aurrean, etxean genero indarkeria jasan baduzu, etxebizitza edo lanaren arloan arazoak eduki ezkero, bidali lehen edo hirugarren pertsonako testigantzak», adierazi dute sare sozialetan. Era berean, egoera justifikatu batean polizien mehatxuak jasan dituztenei, zaintza lanak segurtasunik gabe egiten ari direnei eta askatasunez adierazteagatik isundu dituztenei ere haien kasuak kontatzeko eskatu diete.
Mugimenduko kideekin harremanetan jartzeko, helbide hau eta 688 676 455 telefono zenbakia eskuragarri jarri dute.
688676455