Nabarmena da Bidasoan izurritearen beherakada: bi kasu berri bakarrik
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 21) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 20tik 21era Irunen bi positibo berri bakarrik izan dira, bat ere ez Hondarribian.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 20ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 195 (+2)
- Hondarribia: 29 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean bederatzi herritar daude ingresatuta koronabirusagatik, denak ohiko geletan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.