Haurrak paseatzera atera ahalko dira
14 urtetik beherako haurrek paseatzera ateratzeko aukera izango dute igandetik hasita.
14 urtetik beherako haurrek paseatzera ateratzeko aukera izango dute igandetik hasita. Eskaera hori egiten ari dira guraso eta haurrekin lanean jarduten diren elkarte ugari azken asteetan eta horren gaineko erabakiren bat hartzeko eskatzen ari ziren. Atzo heldu zen erabaki hori, baita hautsak harrotu ere. Espainiako Estatuko Gobernuak, 14 urte baino gutxiagoko haurrek ateratzea zutela esan zuen, hori bai, gurasoetako batekin edo zaintzaz arduratzen den pertsonarekin erosketak egiteko supermerkatuetan, botikan edota banketxera joateko.
Adar jotzetzat jo zuten herritar askok erabaki hori, ez seriotzat eta sare sozialek haserrearen erakusle bikain bilakatu ziren. Nora eta kutsatzeko arrisku gehien dagoen guneetara joateko baimena eman zien; lau pareta berri, konfinamenduko beste lau pareten ordezko. Piztutako haserreak, edo neurriaren logika ezak, atzera egitera bultzatu ditu, eta orain bai, onartu diete 14 urtetik azpiko haurrei paseatzera ateratzea. Zein baldintza bete beharko dituzten, zenbat denborakoak eta zein espaziora mugatuko diren paseo horiek ez dute zehaztu oraindik, eta asteburuan bertan zehaztasun horien berri emateko konpromisoa azaldu dute.
14 eta 17 urte arteko nerabe eta gazteekin ez dute halako neurririk hartu. Ez da izango beraiek ere beharrik ez dutelako. Haien kasuan, atzo Espainiako Gobernuak eman zuen lehen neurriaren barruan, ersoketak egitera joateko aukera ematen zien azken horiei. Horiek ere, konfinamendu garaian kutsatzeko aukera gehien dauden eremuetara bideratu ditu.