Bi hilabete gehiago etxetik lanean emango dituzte, aukera duten langileek
Ikastetxeak itxi zituztenetik, asko dira zaintza lanak egin behar dituzten herritarrak. Haurren zaintzaz gain, adinekoena ere familia askoren gain gelditu da. Kasu horietan lanaldia murrizteko eskaera egiteko aukera izango dute, baita %100ean ere, kasu horretan soldatarik gabe.
Lana etxetik egiteko aukera duten langileek, horrela jarraitu beharko dute beste bi hilabetez. Hau da, maiatza eta ekainean ere etxetik lan egiteko aukera erraztu beharko dute enpresek, horretarako aukera dutenen kasuetan. Alarma egoera ezarri zenetik etxetik lanean hasi direnak. Espainiako Estatuko Gobernuak luzatu egin zuen atzo bi hilabete gehiagoz aukera hori. Gomendioa da, beraz ez da derrigorrean bete beharrekoa. Etxetik lan egiteak, ekonomia mantentzeko erabat baliagarria izan dela argudiatuta eman zuen atzo neurri horren berri.
Ikastetxeak itxi zituztenetik, asko dira zaintza lanak egin behar dituzten herritarrak. Haurren zaintzaz gain, adinekoena ere familia askoren gain gelditu da. Kasu horietan lanaldia murrizteko eskaera egiteko aukera izango dute, baita %100ean ere, kasu horretan soldatarik gabe. Enpresari murrizketaren berri 24 ordu lehenago eman beharko dio langileak, eta enpresak ezingo du ez zigortu ezta kaleratu ere horregatik.