Irunekin lotura duten Wikipediako artikuluak sortzeko lehiaketa antolatu du Aitzondok
Hiriko leku, talde, pertsonaia eta gertaeren inguruko euskarazko artikuluak sortuko dituzte irundarrek, datorren larunbatetik ekainaren 30er bitarte.
Euskara taldetik zehaztu duten bezala, apirilaren 25etik aurrera editatutako edukiak hartuko dituzte kontuan. Ondorengo irizpideak bete beharko dituzte lehiaketaren partaideek:
- Informazioaren zorroztasuna, behar adina erreferentziak sostengatuta.
-
Erabilitako euskararen zuzentasuna, egokitasuna eta aberastasuna.
-
Wikipediako formatua errespetatu eta bertako baliabideak erabiltzea: loturak, argazkia, bideoak, erreferentziak, kategoriak…
-
Pertsonaia bat aukeratzekotan, positiboki baloratuko da emakumezkoa izatea eta bere ibilbidean zehar euskararekin nolabaiteko zerikusia izatea.
-
Artikulu bakarra aurkeztu behar den arren, lehiaketa aldian zehar artikulu gehiago editatu izana kontuan hartuko da.
-
Erdarazko artikuluetatik egindako itzulpenak baino, euskarazko ekoizpen propioak hobetsiko dira.
-
Zilegi da norbere buruaren artikulua egitea, edo norbera kide den talde/elkarte/konpainia/… batena, baina saririk eskuratuz gero agerian utziko dugu saridunak egindakoa, eta Aitzondo euskara taldea ez da herritarren trufa eta umiliazioaren erantzule egingo.
- Koronabirus edo COVID-19 hitza aipatzen den aldiro 0,5 puntu kenduko zaio lanari, eta izenburuan bi hitz horietako bat badarama, zuzenean baztertuko da proposamena.
- Plagioarekin zorrotzak izango gara; inor harrapatuz gero, egile iruzurtia automatikoki persona non grata izendatuko du Aitzondok.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, helbide honetara idatzi beharko dute, Wikipediako erabiltzaile izenarekin eta telefono zenbakiarekin batera.
Sariak aldiz, honakoak izango dira:
-
Bronte liburu dendan 50 euroko balea irabazlearentzat.
-
Labore Txingudin 50 euroko saskia zozketa bidez, artikulu duin bat idatzi duten guztien artean.
Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan eskuragarri.