Haurrengan pentsatzetik, haurrekin pentsatzera
Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.
Haurtzaroaren defentsan manifestua egin berri du OinHerri osatzen duten eragileek, egungo egoeraren harira, eta aurrera begira, haurtzaroa kontuan hartzea nahi dutelako. Herri hezitzaileak sustatzeko elkartea da OinHerri. Manifestu horretan haurrak ikusgarri bihurtu beharra aldarrikatu du OinHerrik manifestu horretan, “larrialdi egoerarekin ez direlako kontuan hartu haur eta nerabeen eskubideak, ezta beraien osasun integralerako beharrezkoak diren neurriak ere”. Onartezintzat jo dute halaber, eskolak itxi zirenetik eta haurrak etxealdian “giltzapetuta” daudenetik inongo organo instituzionalek aipamenik txikiena ere ez egitea”. Haurren defentsarako Haurren Eskubideen Adierazpena dutela oinarri esan dute, gainera.
Mezu argia helarazi dute, umeen hitza entzun eta umeei hitza ematea.
Manifestua osorik hemen irakur daiteke. Horrekin bat egitera deitu du OinHerrik.
Ez da eskaera bakarra. Izan ere, igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba. Horrekin batera bideoa zabaldu du elkarteak; haur eta nerabeen egoera nola bizi duten, dituzten zalantzak, kezkak, sentsazioak, galderak bildu dituzte bideora. Gakoa hori delako, haiek entzutea, haiengan pentsatzetik, haiekin pentsatzera jauzi egitea.