Baikor izateko datua: koronabirus kasu berririk ez Bidasoan
Baikor izateko datua: koronabirus kasu berririk ez Bidasoan azken orduetan. Bidasoko ospitalean zortzi pertsona daude ingresatuta birusagatik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 20) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 19tik 20ra, ez da positibo berririk izan Irunen eta Hondarribian.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 19ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 193 (=)
- Hondarribia: 29 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzi lagun daude ingresatuta, denak gela arruntetan. Azken orduetan herritar bati eman diote senda-agiria.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.