Koronabirus kasuak gora Bidasoan, baina joan den astean baino apalago
Koronabirus kasuak gora Bidasoan, baina joan den astean baino apalago. Irunen, azken orduetan lau kasu berri daude, Hondarribian bakarra.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 19) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 18tik 19ra, lau kasu berri izan dira Irunen, eta bakarra Hondarribian. Irunen kasuan behintzat, joan den asteko igoera dezente lausotu egin da azken egunetan.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 18ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 193 (+4)
- Hondarribia: 29 (+1)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean bederatzi lagun daude ingresatuta koronabirusagatik, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.