'Izan zirenak eta izango direnak gogoan', memoria historikoaren aldeko pauso berri bat
1936ko estatu kolpean eta ondorengo diktaduran eskualdeko emakumeek bizitutakoa aztertu du Kepa Ordoki elkarteak. 150 fitxategi inguru sortu dituzte.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak eskualdearen iragana ezagutzeko pauso berri bat eman du. Izan ere, Izan zirenak eta izango direnak gogoan proiektua aurkeztu berri dute. 1936ko estatu kolpe eta ondorengo diktaduran eskualdeko emakumeek izan zuten rola aztertzen aritu dira 2019an zehar, dibulgazio lan baten bitartez. Emakumeen gertakariak bildu dituzte, zer gertatu zen eta nori zehazki.
Artxibategi, liburu eta bestelako iturrietatik jasotako informazio guztia webgune honetan bildu dituzte. Bertan, ia 150 fitxa sortu dituzte, emakume bakoitzeko bat. Bidasotik errefuxiatutako emakumeak, atxilotutakoak, errepresaliatuak, frontean egondakoak… Adibide eta profil ugari jaso dituzte. Bestalde, bi podcast ere egin dituztela azaldu dute, errefuxiatutako Rosi Perez eta Juncal Violeti emakumeen elkarrizketekin. «Herrira itzuli zirenean, Irunik krudelena ezagutu zuten», diote elkarteko kideek.
Proiektuaren gaineko informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan.