Hiriko merkatariak babesteko kanpaina berezia hasiko du bihar BATek
Egunero bi bideo zintzilikatuko dituzte sareetan. Horietan, irundar ezagun ezberdinek hiriko dendetan izandako bizipenak kontatuko dituzte.
Hiriko merkataritzan koronabirusak izan ditzakeen ondorio larriei aurre egiteko lanean jarri da Bidasoa Atletiko Taldea (BAT). Irungo endak babesteko kanpaina berezia sortu berri du, Bidashop merkatari elkartearekin eta Irungo Udalarekin elkarlanean.
Kanpainarekin, konfinamendua amaitzerakoan hiriko merkatariengana jotzera animatu nahi dituzte herritarrak, eta horretarako, zenbait aurpegi ezagun jasotzen ari dira. Protagonista bakoitzak hiriko dendetan bizitutako esperientziak elkarbanatuko ditu bideo batean, herritar guztiekin elkarbanatzeko.
Bideoak, BATen, Bidashop-en eta udalaren webguneetan eskuragarri izango dira. Lehenengo ikus-entzunezkoetan, Teresa Errandonea, Ander Elosegi, Julen Aginagalde, Itziar Sistiaga eta Mateo Vergarak hartuko dute parte. Bihar (hilak 21) bertan argitaratuko dituzte lehen bi bideoak, eta egunero bi berri kaleratzeko asmoa du BATek.