Gizon bat atxilotu dute Irunen, konfinamendua ez betetzeagatik
Larrialdi egoeran ezarritako neurriak ez betetzeagatik atxilotu zuen Udaltzaingoak joan den ostiralean.
Irungo Udaltzaingoak jakinarazi berri duenez, gizon bat atxilotu zuten joan den ostiralean (hilak 17) hirian, larrialdi egoeran ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Udaltzaingoaren iturrien arabera, kaleko eserleku batean aurkitu zuten gizona; udaltzainen oharrei uko egiteagatik atxilotu zuten.
Larrialdi egoera hasi zenetik, bi gizon atxilotu dituzte Irunen. Udalak emandako azken datuen arabera, 539 zigor espediente jarri dituzte konfinamendua hasi zenetik.