Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
SANDRA FELIPE, IKASLEA.

«Martxoaren 2an alde egin eta apirilaren 3rako hemen nintzen berriro»

Atzerrira lanera joan, eta etxetik irten ezin. Horixe da Sandra Felipe gazteak Polonian topatu zuen panorama. Konfinamendua Irunen egitea erabaki du.

Irun
2020/04/17

Atzerrian direnez gain, badira atzerritik itzuli behar izan dutenak, birus madarikatuak behartuta. Hilabete eskas baino ez du eman 24 urteko Sandra Felipe irundarrak Polonian. Birusak eta hari lotua doan konfinamenduak, praktikaldi profesionala nahi bezala egiteko aukera kendu diotela esan dio HITZA-ri.

Non harrapatu zintuen pandemiak?

Krakovian.

Zertan ari zinen bertan?

Praktikaldi bat egiteko Erasmus beka bat jaso nuen. Hiru hilabete eman behar nituen kosmetika enpresa batean.

Ez duzu denbora askorik eman Krakovian, ezta?

Hilabete bakarra eman nuen han. Martxoaren 2an alde egin nuen Irundik eta apirilaren 3rako hemen nintzen berriz ere.

Noiz jakin zenuen itzuli beharko zenuela?

Guk hartu genuen itzultzeko erabakia. Beka seiri eman ziguten, eta seiok elkarrekin bizi ginen.

Atzerrira lanera joan eta etxetik irten ezin, orduan.

Erosketak, kirola eta paseoak, hori baino ezin genuen egin etxetik kanpo. Badakit hemen egoera okerragoa dela eta kirolik ere ezin dugula egin. Baina Krakovian geunden, etxekoengandik urrun, eta ezingo genuen ezer egin. Asko eztabaidatu ondoren handik joatea erabaki genuen.

Polonian, egoera hemen bezain larria da?

Ez hain larria, oraintxe bertan Polonia osoan 7.000 kasu inguru daude. Guk alde egin genuenean 2.000 bat gaixo ziren.

Horrelako zerbait gerta zitekeela uste zenuen?

Egia da Poloniara joan ginenean Europa osoan kasuak atzematen ari zirela. Baina ez nuen espero. Martxoaren 2an txantxetan hartzen genuen denok koronabirusa. Nire ustez gehienek horrela bizi izan dute, eta nik ere horrela bizi dut. Kutsatuta ere, gehienez ohean bi aste pasako nituela pentsatzen nuen eta nire bizitzarekin normal jarraituko nuela. Baina ez da hala izan.

Bekaldiari berrekiteko aukerarik izango duzue?

Ez dakigu. Prozesu guztia kudeatu duen arduradunak esan digu bekak mantentzen ahaleginduko dela. Baina nahiz eta aukera izan, ez dakigu noiz. Argi dagoelako egoera hau ez dela pare bat hilabeteko kontua izango. Baina argi genituen ere zeintzuk izan zitezkeen ondorioak itzultzea erabaki genuenean.

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Konfinamendua etxetik urrun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.