Astelehenetik aurrera zabalik egongo da Uda Abenturaren aurrematrikulazio epea
Uztailean antolatuko du Gazteria departamentuak 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei zuzendutako aisialdi programa.
Hilaren 20ean, astelehenarekin, irekiko du Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak Uda Abenturaren aurrematrikulazio epea. Hilaren 25era arte egongo da zabalik, eta 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei zuzenduta egongo da. Hondarribian erroldatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da.
Uztailaren 1etik 15era eta 16tik 31ra bi txanda egingo dira, goiz eta arratsaldez, eta horietako bakoitzean berrogei gaztetxok parte hartu ahal izango dute. 140 euroko kostua dauka programak.
Izena emateko, ahal den neurrian online aukera hautatzeko eskatu dute udaletik. Bestela, Gazteen Zerbitzura deitu ahal izango dute interesdunek 688 728 057 telefono zenbakia erabiliz, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.