Santa Maria arkutik Kasino Zaharrera sarbidea konpondu du udalak
Pasabideak segurtasuna bermatzen ez zuelako-eta San Pedro kaleko bezalako galtzada harria jartzea erabaki du udalak.
Santa Maria arkuko aldapatik Kasino Zaharrera doan pasabidea konpondu duela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Pasabideak segurtasuna bermatzen ez zuelako erabaki zuen udalak konponketa lanak egitea.
Osasun krisiarekin batera lanak eten behar izan zituzten eta astearte honetan jardunari ekin zioten berriz ere. San Pedro kalean jarritako galtzada harriarengatik aldatu dute egurra. 5.400 euroko aurrekontua bideratu du udalak hobekuntza lanetara.