Infektatuen kopuruak gora egin du berriz ere Irunen
Infektatuen kopuruak gora egin du berriz ere Irunen azken orduetan, bederatzi gehiago daude. Hondarribian ez da igoerarik izan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 15) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 14tik 15era, Irunen bederatzi kasu gehiago daude, Hondarribian berean mantendu delarik infektatuen kopurua.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 14ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 171 (+9)
- Hondarribia: 27 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzo lagun daude ingresatutan koronabirusagatik. Azken orduetan beste herritar batek jaso du senda-agiria.
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.