Guadalupeko gotorlekura bisita birtuala abiatu du Arma Plaza fundazioak
'Pandemiagatik irekita, Guadalupeko gotorlekura bisita birala' egitasmoa martxan jarri du fundazioak ondare kultura hedatzeko helburuarekin.
Arma Plaza fundazioak Guadalupeko gotorlekura bisita birtualak eskaintzea erabaki du. Fundazioaren helburu nagusia ondare kulturala hedatzea denez, Pandemiagatik irekita, Guadalupeko gotorlekura bisita birala izenburupean abiatzea erabaki du fundazioak. Argazkiek, bideoek eta planoek ehun urte baino gehiagoko historia duen defentsa esparruan murgilduko dituzte era honetan bisitariak.
Maria Serrano Turismo zinegotziak eta fundazioko patronatuko kideak eman du egitasmoaren berri eta azaldu duenez, «bisita birtual erraz baten bidez jendearengana hurbildu nahi dugu eraikin eder hau, bakoitzak bere gailuak erabiliz gehiago ikas dezan». Geografia eta Historian doktorea den Juan Antonio Saezi esker burutu dutela egitasmoa zehaztu du Serranok.