[Galeria] Hilabete bat konfinatuta
Zeharo aldatu da hondarribiarren bizimodua etxeratze agindua ezarri zenetik, eta segurtasun distantziak, ilarak eta maskarak ohikoak bihurtu dira denbora honetan.
Hilabete bat bete da konfinamendua ezarri zenetik. Covid-19 birusaren hedapenari aurre egiteko neurrietako bat da etxeratze agindua, eta honek hainbat ondorio eragin ditu denbora tarte honetan. Kaleen itxura erabat aldatu da azken lau asteotan, baita herritarren portaera ere. Izan ere, segurtasun distantziak zaintzea ezinbestekoa bilakatu da, ilarak egunerokoaren parte dira gaur egun, eta ohikoak bihurtu dira maskarak eta pantailak. Ildo horretan, Hondarribiko Udaltzaingoak, Bidasoko DYAko boluntarioekin batera, maskaren banaketa burutu dute azken bi egunetan herriko irteeran.
Honakoa da goizak utzitako irudi sorta: