Arasoko eta Akartegiko garbiguneak, gremioentzat zabalik
Arasoko eta Akartegiko garbiguneak, gremioentzat zabalik daude atzotik. Profesionalek bakarrik utz ditzakete bertan hondakinak.
Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer) jakinarazi du Arasoko (Irun) eta Akartegiko (Hondarribia) garbiguneek berriz ere ateak zabaldu dituztela, baina gremioetako profesionalek eramango dituzten hondakinak jasotzeko bakarrik.
Norbaitek gaiaren gaineko informazio gehiago beharko balu, Txinzerrera telefono deia egiteko (900 119 384) aukera du. Erakundearen webgunean ere badaude argibideak.