Irunen hazi da bakarrik koronabirus gaixoen kopurua azken orduetan
Irunen hazi da bakarrik koronabirus gaixoen kopurua azken orduetan, sei eri gehiago daude. Hondarribian berdinean dago infektatuen kopurua, 26 dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 13) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 12tik 13ra sei positibo berri daude Irunen, eta Hondarribian ez da hazi infektatuen kopurua. Bi herrien artean, beraz, 173 kasu bildu dituzte orotara martxoaren 18an datuak herriz herri ematen hasi zirenetik.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 12ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 147 (+6)
- Hondarribia: 26 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi dira egun koronabirusagatik ingresatuta daudenak. Azken orduetan herritar bati eman diote senda-agiria.
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.