Eudelek material gehiago bidali du etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileentzat
Banakako babes ekipamendua da Eudelek bidalitakoa eta hirugarrenez banatuko dute Gizarte Zerbitzuek aipatutako erabiltzaileen artean.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileei bideratutako banakako babes ekipamendu gehiago eman berri diola Eudelek Hondarribiko Udalari jakinarazi du tokiko gobernuak. Hirugarrenez jasoko dute Gizarte Zerbitzuek osasun materiala eta aurki jasoko dutela erabiltzaileek zabaldu du Gotzone Larrarte departamentuko arduradunak. «EUDELetik hasieratik esan ziguten ahalegin guztiak egingo zirela banaketa hori astero izan zedin. Betetzen ari dira eta eskertu egiten dugu horrela izatea», gaineratu du zinegotziak.