Zazpi koronabirus positibo berri Bidasoan
Irunen eman dira kasu berri ia guztiak, bost; Hondarriabian, bi kutsatu berri azken 24 ordutan.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 7) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Atzoko datuen arabera, zazpi positibo gehiago daude Bidasoan, bost Irunen eta bi Hondarribian.
Bidasoan guztira Covid-19ak gaixotutako 148 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 127 (+5)
- Hondarribia: 21 (+2)