Ipuin kontalari saioak egingo dituzte, modu telematikoan
Lehen saioa bihar izango da, 16:00etan. Maite Frankok 'Zuhaitzen lehorra' euskarazko ipuina kontatuko du.
Larrialdi egoeragatik CBA Udal Liburutegia itxita egon arren, konfinamendua arintzeko proposamen ugari egin berri dituzte. Sare sozialak baliatuz, CBAn egiten ziren hainbat ikastaro mantendu dituzte, online bidez.
Era berean, ipuin kontalari saio bereziak ere egingo dituztela jakinarazi du gaur Irungo Udalak. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dituzte, Irungo Udalaren Youtube-ko kanala baliatuz.
Lehen saioa bihar (hilak 8) izango da, 16:00etan. Maite Frankok Zuhaitz lehorra euskarazko ipuina kontatuko du. Bigarren saioa ordea, hilaren 14an (asteartea da) egingo dute, 16:00etan. Rakel Imazek Los Colores gaztelaniazko ipuina kontatuko du.
Udaletik zehaztu dutenez, datozen asteotan aurreikusitako beste lau saioen informazioa emango dute.