Marlaxka Xake klubak jarduera presentzialak bertan behera utzi arren, online bidez partidak eta txapelketekin jarraitzen dute taldeko kideek, online bidez.
Hondarribiko Marlaxka Xake Klubak joan den martxoaren 12tik jarduera presentzialak bertan behera utzi arren, taldeak martxan jarraitzen duela jakinarazi dute. Etxetik mugitu gabe ere xakean buru-belarri jarraitzen dute denek.
Astean zehar online bidez Xake Eskolako klaseak egiten dituztela diote, eta jokalari guztiek parte hartzen jarraitzen dutela, Lichess edota Chesss bezalako plataforma digitaletan. Esaterako, larunbatean (hilak 4) bidasoarren eta Martintxo Xake Taldearen arteko adiskidetasun partida jokatu zuten Lichess plataforman. Taldeko 19 jokalari (Martin Krug, Patxi Moreno, Daniel Garmendia, Ander Tafall, Goio Uriarte, Alvaro Minondo, Louis del Rio, Iker Tafall, Gorka Tafall, Goretti Laporte, Danel Laporte, Ohian Perez, Xabal Bruña, Jurgi Diaz, Jon Piedrola, Martxel Almandoz, Telmo Velazquez, Manex Velazquez eta Jokin Etxaniz) aritu ziren. Emozioz betetako partida izan zela diote klubeko kideek, eta «merezimendu osoz», Martintxo taldekoek irabazi zutela.