Eskolako materiala banatu du udalak, etxetik ikasten jarraitzeko
Dagoenekoa 40 ikaslek eskolako materiala eta ordenagailua jaso dute, klase telematikoekin jarraitzeko aukera izan dezaten.
Larrialdi egoerak iraun bitartean Irungo ikasle guztiek klaseak jasotzeko aukera izan dezaten pauso bat eman du udalak. Gaur bertan jakinarazi dutenez, modu telematikoan klaseak jasotzeko zailtasunak dituzten familiei jada eskolako materiala banatu diete Babes Zibileko boluntarioek.
Hiriko Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hamabost ikastetxeekin harremanetan jarri da udala, beharrak identifikatzeko asmoz. Bada, ikasleentzako dokumentazio lagungarria eta hainbat ordenagailu banatu dituzte, zehazki, 40 ikasleren etxeetan.