Bidasoa Institutua aparkaleku inprobisatu bilakatu dute
Osasun langileei lana errazteko asmoz erabilgarri jarri dute aparkalekua. Ospitaletik 350 metrora aurki daiteke.
Osasun langileei lana errazteko asmoz, Bidasoa Institutuak aparkalekua erabilgarri du, anbulatoriora egunero lanera joaten diren profesionalek erabil dezaten. Udaltzaingoa, egunero, ateak ireki eta zabaltzen ariko da eta jakinarazi dutenez, kontrolak egingo dituzte, Osakidetzaren identifikazioa daramaten ibilgailuei soilik sarbidea emateko.
Neurriak Bidasoko ESIak (Osakidetza) zuen behar bat jaso duela diote udaleko iturriek. Hainbat aukera aztertu ostean, institutua kokapen egokia dela ondorioztatu du udalak. Izan ere, osasun zentrotik 350 metrora aurki daiteke aparkalekua.
Era berean, larrialdi egoera dela eta, osasun langileek etxeko laguntza errazteko zamalanetarako guneetan aparkatzeko aukera izango dute.