Koronabirusaren gaineko ale berezia kaleratu du udalak
Ohiko udal aldizkaria sei orriko informazio aldizkari batengatik aldatu dute, larrialdi egoera dela eta. Birusarekin lotutako albiste, datu eta neurri guztiak bildu dituzte.
Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri eta gomendio guztien berri emateko pauso bat gehiago eman du Irungo Udalak. Izan ere, koronabirusarekin lotutako udal aldizkariaren ale berezi bat kaleratu berri dute.
Apiril hasieran beharko lukete aldizkariek irundarren etxeetan, baina larrialdi egoeragatik, ale berezia kaleratzea erabaki dute. Gainera, online bidez banatzen hasi direla jakinarazi dute. Lotura honetan irakurgai dago.
Sei orriko informazio aldizkaria da jada kaleratu dutena, martxotik hona birusarekin lotuta bildutako albiste, datu eta neurri guztiak bildu dituzte.