Irungo adinekoei konfinamendua arintzeko, hamaika jarduera
Adinekoei konfinamendua arintzeko proposamen ugari egin ditu azkenaldian udalak. Datorren astetik aurrera, udalaren Youtube-ko kanalean askotariko edukiak zintzilikatuko dituzte.
Konfinamendua dela eta, Irungo adinekoen lokal guztiak itxita daude. Halere, bertako dinamizatzaileen jarduna ez da eten, eta azken asteotan hiriko adinekoekin harremanetan izan dira, telefono edota internet bidez. Zer moduz dauden galdetzeaz gain, haiekin hizketan denbora luzez pasatzen dute, konfinamendua arintzeko asmoz.
Bada, egun luze hauek gehiago arintzeko asmoz, proposamen berri batekin dator udala. Izan ere, ariketa fisikoa eta mentala egiteko gomendio ugari jaso dituzte azken egunotan adinekoek. Gainera, datorren astetik aurrera, Youtubeko kanal bat eskuragarri izango dute denek etxetik, askotariko edukiekin: bideoliburuak, ariketak, taichi eta dantza egiteko bideoak eta abar.