Irunen ez da kasu berririk zenbatu eta Hondarribian bi berri daude
Irunen, lehenengoz zenbaketa hasi zenetik, ez da kutsatu berririk zenbatu; Hondarribian bi kasu gehiago daude azken kontaketaren arabera.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 2) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Atzoko datuen arabera, bi positibo gehiago daude Bidasoan, biak Hondarribian. Irunen, berriz, kontaketa hasi zenetik, lehenengoz ez dute kutsatu berririk zenbatu.
Bidasoko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua 19 pertsonakoa da, eta Bidasoan guztira Covid-19ak gaixotutako 128 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 112 (=)
- Hondarribia: 16 (+2)