Bidasoko presazko arreta pediatrikoa Donostiara bideratuko du Osakidetzak
Larrialdi egoeran dauden paziente pediatrikoen arreta egokitzeko asmoz hartu du lekualdaketarako erabakia Osakidetzak.
Presazko arreta pediatrikoak egokitu ditu Osakidetzak, eta eskema berriaren arabera, paziente gaztetxoen larrialdiak Bidasoa Ospitalean beharrean, Donostia Unibertsitate Ospitalera bideratuko dira momentuz. ESI Bidasoak presazkoak ez diren bisita pediatrikoei arreta emango die Irungo erdiguneko anbulatorioan zein Dunboan, eta Hondarribian.