'Esnatu da' kantaren bertsio akustikoa kaleratu du Patxuko Nice taldeak
Konfinamendua arintzeko ekarpena egin dute musikari bidasoarrek, eta norbera bere etxetik grabatutako bideoa sare sozialetan zabaldu dute ondoren.
Patxuko Nice talde bidasoarrak hainbat musikarik hartutako dinamikarekin bat egitea erabaki du. Ildo horretan, Quim-en marrazkia azken diskoan grabatutako Esnatu da kantaren bertsio akustikoa grabatu dute taldekideek, norbera bere etxetik, eta sareetan zabaldu dute helburu argi batekin: konfinamendua arintzeko ekarpena egitea. Bertan ikus daiteke bideoa:
https://twitter.com/Patxuko_Nice/status/1245653717388386305