Odola emateko hitzordua Jostaldi pilotalekura lekualdatu dute
Hilabetero bezala, lehen ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eman ahal izango dute odola herritarrek.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hilabetero finkatutako hitzorduari heldu nahi dio, eta hala lortu du Hondarribiko Udalak Jostaldi pilotalekua horretarako erabiltzen utzi ondoren. Odol emaileak hilabeteko lehen ostegunean elkartu ohi dira anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Hil honetan eta larrialdi egoera luzatu bitartean, Jostaldira lekualdatu dute hitzordua.
Hala, atzo luzatu zion elkarteak odola biltzeko salbuespeneko eskaera udal gobernuari, Covid-19 gaitzak eragindako osasun konpromisoari erantzun ahal izateko. Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa farduratuko da osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatzeaz.