Ehorzketa zein errausketa agurretan soilik hiru lagun egon ahal izango dira hemendik aurrera
Hartutako neurri berrien artean beilak ere debekatu ditu udalak, instalazio publiko zein pribatuetan, eta heriotzaren arrazoia edozein delarik.
Martxoaren 29ko SND/298/2020 agindua jarraituz eta iragan astean hartutako neurria baliogabetuz, hemendik aurrera soilik hiru lagunen presentzia baimenduko da ehorzketetan zein errausketa agurretan ere. Horrez gain, beilak erabat debekatuak daudela adierazi du udalak, azpiegitura publiko eta pribatuetan, heriotzaren arrazoia edozein izanda ere. Aginduak dioenez, hileta zibil zein erlijiosoak larrialdi egoera amaitzean egin ahal izango dira. Kanposantua itxita dagoela ere gogorarazi du udalak.