Ez da lasaitu behar: koronabirus kasuek nabarmen gora egin dute Bidasoan
Ez da lasaitu behar: koronabirus kasuek nabarmen gora egin dute Bidasoan. Irunen azken orduetan bederatzi positibo gehiago zenbatu dira, hiru Hondarribian.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (martxoak 31) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, martxoaren 18tik pilatzen joan direnak; litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Atzoko datuen arabera, Irunen 108 positibo zeuden, azken datuekiko bederatzi eriren hazkundearekin. Hondarribian ere kasuek gora egin dute, hiru gehiago dira.
Bidasoko Ospitalean Covid-19 birusa dutenen kopurua 19 pertsonakoa da, eta horietatik inor ere ez dago zaintza berezietarako eremuan. Azken orduetan bi pertsona joan dira ospitaletik, senda-agiria jaso dutelako.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren 30ean jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 108 (+9)
- Hondarribia: 14 (+3)
Jarraian dagoen grafikan, Bidasoko positibo konfirmatuen bilakaera ikus daiteke, hilaren 18tik.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.