Etxetik mugitu gabe elikagaiak erosteko aukera eskainiko du MerkaIrun-ek
Azokako sei establezimenduk telefono bidez eskatu eta etxean jasotzeko zerbitzua eskainiko dute. Haragia, fruta, barazkiak eta bakailaoa eros daitezke.
Datozen egunetan irundarrek etxetik mugitu gabe askotariko elikagaiak jasotzeko aukera izango dute. Izan ere, MerkaIrun azokak erabaki berri du produktuak telefono bidez eskatu eta etxean jasotzeko aukera eskaintzea, larrialdi egoera dela eta. Zehazki Merkairun-eko sei establezimenduk egin dute bat egitasmoarekin eta haragia, fruta, barazki eta bakailao salmenta eskainiko dute. Ondorengoak dira zerbitzua eskainiko duten dendak:
- Bakailaoa: 943 637 117
- Carlos Zubikoa urdaitegia: 943 634 023
- Genoveva urdaitegia: 943 621 360
- Josimiri urdaitegia: 943 631 782
- Pilartxo fruta eta barazkiak: 943 624 564
- Juncal barazkiak: 943 632 636
Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 943 638 394 telefono zenbakira hots egin dezakete.