Bidasoko Itzulia atzeratu egin dute, larrialdi egoeragatik
Datorren urtera arte itxaron beharko dute txirrindulari eta zaleek, 2021ko maiatzaren 5era bitarte.
Aurten ez da Bidasoko Itzulirik izango. Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela eta, maiatzaren 6tik 9ra bitarte jokatuko zen XLVIII Bidasoa Itzulia bertan behera gelditu da. «Gure lehentasuna eta erantzukizuna parte hartzaile guztien, boluntarioen, erakundeen eta ekitaldi honetako partaide guztien segurtasuna bermatzea da», adierazi dute antolatzaileek.
Datorren urtera arte itxaron beharko dute txirrindulari eta zaleek. 2021koa maiatzaren 5etik 8ra bitarte luzatuko dute. «Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiegu edizio honetan parte hartzen duten udal guztiei, baita babesleei, erakunde publikoei, talde parte-hartzaileei, komunikabideei, laguntzaileei eta oro har zaleei ere, gure erabakia ulertzen jakin dezaten», gehitu dute.