Hondarribiko enpresekin harremanetan jarri dela jakinarazi du udal gobernuak
Bidasoa Bizirik garapen agentziarekin elkarlanean, diru-laguntzen eta izapideen gaineko informazioa biltzen ari direla zehaztu du Maria Serrano zinegotziak.
Bidasoa Bizirik garapen agentziarekin abiatutako elkarlanari esker herriko enpresekin harremanetan jarri direla jakinarazi du Hondarribiko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Maria Serrano zinegotziak. Tokiko enpresen egoera eta beharren berri izatea da helburua, larrialdi egoerak sortutako galerak apaltzeko diru-laguntzen eta izapideekin aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaini ahal izateko. Informazio guztia jasotzen ari direla eta Bidasoa Bizirik-en webgunean bilduko dutela zehaztu du Serranok.
Era berean, larrialdi egoera bukatzen denerako programa ekonomiko ezberdinetan lanean ari direla aurreratu du zinegotziak, administrazio ezberdinen arteko diru-laguntzak osagarriak izan daitezen, baita «gure ehun ekonomikorako egokiak ere».
Bestalde, Hondarribiko langabeei zuzendutako arreta zerbitzua ondoko posta elektronikoan martxan jarraitzen duela gogorarazi du.