Langile Fronteak boluntario sarea osatu du Irunen
Boluntario horiekin harremanetan jartzeko hiru bide dituzte laguntza eskatu edota boluntario lanetan lagundu nahi dutenek: 623 04 04 65 telefono zenbakia; Facebook eta Instagram kontuak.
Langile Fronteak Sarea osatu du Covid-19ak eragin duen osasun larrialdiaren aurrean zaurgarrien diren herritarrei laguntzeko. Boluntario horiek, erosketak egin, eta edozein zereginetan laguntzeko prest direla jakinarazi dute, “oinarrizko elikagaiak ere ematen dizkiegu zailtasun ekonomikoak dituztenei”.
Arrisku taldeetatik kanpo dauden pertsonek osatzen dutela boluntario sare hori azaldu du Langile Fronteak, eta jarduerarako protokolo zorrotz bat jasotzen dutela osasun agintarien gomendioetan oinarrituta.
Boluntario horiekin harremanetan jartzeko hiru bide dituzte laguntza eskatu edota boluntario lanetan lagundu nahi dutenek: 623 04 04 65 telefono zenbakia; Facebook eta Instagram kontuak.