Koronabirus positiboen joera berretsi da Bidasoan: apalagoa da igoera
Koronabirus positiboen joera berretsi da Bidasoan. Azken orduetan gaixoen kopuruak gora egin du, baina ez da joan den astekoak bezalako hazkundetik izan.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (martxoak 30) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, martxoaren 18tik pilatzen joan direnak; litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Beraz, atzoko datuen arabera, Irunen bost kasu gehiago daude, Hondarribian eri gehiagorik ez dagoen bitartean. Irungo datua baikortzat eman daiteke, ikusita joan den astean izan ziren gorakadak. Hala ere, ikusi beharko hurrengo egunetako zifrek zer dioten.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren 29an jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 99 (+5)
- Hondarribia: 11 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean Covid-19a dutenen ingresatu kopurua 20 pertsonakoa da, eta horietatik inor ere ez dago zaintza berezietako atalean. Senda-agiri berririk ez diote inori eman azken orduetan.
Jarraian dagoen grafikan, Bidasoko positibo konfirmatuen bilakaera ikus daiteke, hilaren 18tik.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.