[Galeria eta bideoa] Industriaguneak ia hutsik Bidasoaldean
Jarduera ekonomikoa eteteko aginduak zer nolako irudia utzi duen jakiteko asmoz, Irungo Gabiria eta Arretxe-Ugalde industriaguneetan eta Hondarribiko Txiplao eta Mendelu bisitatu ditu HITZAk.
Martxoak 29ko 10/2020 Errege Dekretuak ezinbestekoa ez den jarduera ekonomiko oro etetera eraman ditu Bidasoko enpresak. Lehen sektorearekin harremana duten jarduerak dira egoera honen salbuespena, baita garraioa, zaborra edo babeserako jantziak ekoizten dituztenak ere. Sindikatuek neurria babestu duten bitartean, EAJ eta Confebask aurka azaldu dira.
Hori horrela, Bidasoko zenbait industriagune bisitatu ditu HITZAk, Arretxe-Ugalde eta Gabiria Irunen, eta Txiplao eta Mendelu Hondarribian. Jarduera ekonomikoa gutxienekoa zen guztietan, eta batez ere elikadura sektoreko eta garraio enpresetako beharginak lanean ari ziren denetan. Merkantzien garraiorako enpresako zenbait langile, hala ere, kexu agertu dira industria guztiaren itxierarekin sektoreak beheranzko joerari heldu diola argudiatuta, baita Europa mailan ere.
Ondokoak dira bisitak utzitako irudiak: