«Ezinbesteko» udal zerbitzuak zeintzuk diren zehaztu du tokiko gobernuak
Martxoak 29ko 10/2020 Errege Dekretua jarraituz, udaltzainagoa, Gizarte Zerbitzuak, BAZ, udal brigada eta Informatika departamentua «ezinbestekoak» direla jakinarazi du udalak.
Hondarribiko Udalak «ezinbestekoak» diren udal zerbitzuen berri eman du gaur. Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua jarraituz definitu ditu tokiko gobernuak beharrezkoak diren udal zerbitzuak, besteak beste: segurtasuna bermatzeko udaltzaingoa; gizarte laguntzarako Gizarte Zerbitzuak; hiritarraren arreta telefoniko eta telematikorako BAZ; udal brigada herriaren mantenurako; eta Informatika departamentua gainontzeko arloetan telelana errazteko.
Gainontzeko departamentuak telelana erabiltzen ari dira egunero ohiko ordutegian. Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, posta elektroniko edo 943 111213 telefono zenbakiaren bidez harremanetan jar daitezke herritarrak.