Covid-19aren informazio eguneratua eskaintzeko atala abiatu du udalak
Hondarribiarekin lotura zuzena duen informazioa bilduko du tokiko gobernuak web orrian; konfinamendua eramangarriagoa izan dadin hainbat proposamen ere jaso ditu bertan.
Hondarribiko Udalak Covid-19 birusaren inguruko atal berezi bat martxan jarri du erakundearen webgunean bertan. Gaixotasunarekin lotura duten eguneroko informazioaz gain, Hondarribian utzitako datuen eta albisteak zabalduko ditu bertan tokiko gobernuak. Halaber, langileei, enpresei eta herritarrei oro har zuzendutako informazio praktikoa denen eskura jarri du udalak.
Konfinamendua arinagoa egite aldera hainbat proposamen ere bildu ditu udalak webgune berezi horretan, esaterako, liburutegiko arduradunen gomendioak, euskaltegiko ikasleei bideratutako materiala, kirola etxean edo gazte aisialdirako aukerak.