Maskarak egiteko goma eta zinta elastikoak eskatu ditu udalak
Babes maskarak egiteko goma eta zinta elastiko gehiago behar dela jakinarazi du Irungo Udalak
Koronabirusaren zabalkundea ekiditeko maskarak egiteari ekin diote Irungo zenbait enpresek. Bide horretan jarraitzeko goma eta zinta elastiko gehiago behar dela jakinarazi du Irungo Udalak, eskaera zuzenean herritarrei helaraziz.
Gurutze Gorria arduratuko da materiala jasotzeaz, etxez etxe. Lagundu nahi dutenek 678 50 64 69 telefono zenbakira jo beharko dute.
Era berean, astelehenetik aurrera Irungo udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko dutela jakinarazi berri dute, osasun langile guztiei eskerrak emateko. Astelehenetik aurrera, egunero 20:00etan piztuko dute, ohitura bilakatu den txalotzearekin bat eginez.
Koronabirusaren gaineko kezkarik balego, udalak helbide hau edota webgunea eskuragarri jarri ditu.