Irunen, datuak daudenetik, koronabirusagatik gaixotu direnen hazkunde txikiena
Irunen, datuak daudenetik, koronabirusagatik gaixotu direnen hazkunde txikiena izan da azken orduetan, bakarra. Hondarribian bi gehiago daude.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (martxoak 29) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira. Informazio horren arabera, gora egin du Covid-19arekin gaixotutako lagunen kopuruak Bidasoan, baina Irunen behintzat, aurreko egunetan baino askoz apalago: azken orduetan kasa bakarra antzeman dute Irunen. Hondarribian, berriz, bi gehiago zenbatu dituzte.
Osasun larrialdia hasi zenetik, Bidasoan orotara 105 dira Covid-19 gaitza izan duten, edo dutenen kopurua.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren 28an jasotakoekiko aldea.
- Irun: 94 (+1)
- Hondarribia: 11 (+2)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean Covid-19a dutenen ingresatu kopurua 17 pertsonakoa da, eta horietatik inor ere ez dago zaintza berezietako atalean. Gainera, gaixorik izan den herritar bati senda-agiria eman diote azken orduetan.
Jarraian dagoen grafikan horien bilakaera ikus daiteke, hilaren 18tik 29ra arte.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.