Etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileek babes ekipamendua jasoko dute
Eudelek bidalitako 300dik gora maskara eta eskularru pare banatuko dituzte Gizarte Zerbitzuek aipatutako erabiltzaileen artean.
Eudelek 340 banakako babes ekipamendu Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen eskura jarri ditu etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileen artean banatzeko helburuarekin. 340 maskara eta adina eskularru pare banatuko ditu departamentuak denera. Erabiltzaile bakoitzak bost maskara eta bost eskularru pare jasoko ditu. Gotzone Larrarte zinegotziak ostiralean azaldu zuenez, Eudelek «ahalegin guztiak» egingo ditu babes ekipamenduen banaketa astero izan dadin.