Hamabi lagun gehiago daude Covid-19ak gaixotuta Bidasoan
Hamabi kasu berri zenbatu dituzte atzoko 20:00ak arte jasotako datuen arabera, horietatik gehienak, Irunen. Bidasoan, guztira, 102 kasu zenbatu dituzte.

Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko 20:00ak arte kontatutako kasu berriak dira. Informazio horren arabera, gora egin du Covid-19arekin gaixotutako lagunen kopuruak Bidasoan. Irunen eman dira kasu berri gehien, hamar; Hondarribian berriz, Covid-19ak gaixotutako bi lagun gehiago zenbatu dituzte.
Bidasoan 102 kasu zenbatu dituzte, denetara, osasun larrialdia hasi zenetik.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren 27an jasotakoekiko aldea.
- Irun: 93 (+10)
- Hondarribia: 9 (+2)
Txostena hemen.