[Bideoa] Haserre daude
osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.
Haserrea kalera atera dute langileek. Izan ere, osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan. Krisi hau, betikoek ordaindu behar izan ez dezaten exijitu dute langileek gehiengo sindikalak deitutako protestaren bidez. Irudietan, Mecanizados Herro, UTE Lezo garbiketa, Goroldi, Carrefour eta Niessen lantegietako langileak azaltzen dira; horiekin batera askoz gehiago ere izan ziren protestara batu zirenak, baita herritarrak ere, langileen eskubideen aldeko burrunba handiaren bidez. Bideoan, Lezoko Mecanizados Herro enpresako langileak.