Bederatzi koronabirus kasu gehiago Bidasoan
Bederatzi kasu horietatik gehienak, zortzi, Irunen izan dira; Hondarribian kasu bat gehiago dago.
Osasun Sailaren azken datuen arabera (hilaren 27ko 20:00etako zifrak dira) Irunen koronabirusa dutenen kopurua zortzi pertsonatan hazi da azken orduetan, Hondarribian kasu bat gehiago dago atzo baino.
Honakoak dira Irun eta Hondarribiko kasu konfirmatuak martxoaren 27ko 20:00etan (parentesi artean, hilaren 26eko datuekiko aldea):
- Irun: 83 (+8).
- Hondarribia: 7 (+1).