Ateak ireki arte kiroldegiak ez die kuotarik kobratuko erabiltzaileei
Dagoeneko martxoko kuota ordaindu dutenei itxiera eman zen egunetik aurrera konpentsatuko zaiela jakinarazi du udalak, baita abonuak dituztenei ere.
Hondartza kiroldegiak ez du kuotarik kobratuko ateak berriz ere ireki arte. Hala jakinarazi du gaur Txomin Sagarzazu alkateak, eta dagoeneko martxoko kuota ordaindu dutenei itxi zen egunetik aurrera konpentsazioa jasoko dutela gaineratu du.
Hamabost eguneko edo hilabeteko abonuak dituzten erabiltzaileei dagokienez, dena martxan jartzean konpentsatuko zaie, baita kirol jardueratan izena emanda dutenei ere. «Aipatutako neurri guzti hauek instalakuntzak irekitzeko aukera dagoen unetik aurrera zehaztuko dira», amaitu du Sagarzazuk.