Gorantz jarraitzen dute koronabirusagatik positiboek Irunen
Gorantz jarraitzen dute koronabirusagatik positiboek Irunen. Azken orduetan hamar kasu gehiago izan dira. Hondarribian, erien kopurua berdin mantendu da.
Osasun Sailaren azken datuen arabera (hilaren 26ko 20:00etako zifrak dira) Irunen koronabirusa dutenen kopurua hamar pertsonatan hazi da azken orduetan, Hondarribian berdin mantentzen delarik, sei kasurekin
Honakoak dira Irun eta Hondarribiko kasu konfirmatuak martxoaren 25eko 20:00etan (parentesi artean, hilaren 25eko datuekiko aldea):
- Irun: 75 (+10). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 1,25
- Hondarribia: 6 (=). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,35
Bestalde, Bidasoko Ospitalean koronabirusagatik 12 pertsona daude ingresatuta, denak ohiko geletan. Azken orduetan bi gaixok senda agiria jaso dute. Bestalde, Hondarribiko Uliazpi zentroan 12 lagunek dute gaitza, eta Caser Betharram adinekoen egoitzan beste lauk. Irungo Caser Anaka egoitzan, berriz, 15 dira eri daudenak.
Jarraian dagoen koadroan, kasuen bilakaera herriz herri hilaren 18tik.
Osasun Sailak eman berri duen informazio txosten osoa, beheko estekan.