Bidasoa Bizirik-eko enpresa zentroetako langileek ez dute alokairurik ordaindu beharko
Gaur bertan onartuko dute Irun eta Hondarribiko Udalek lokal horien hileko kuotaren ordainketa etetea.
Larrialdi egoerak iraun bitartean, Bidasoa Bizirik-eko enpresa zentroetako langileek ez dute alokairurik ordaindu beharko. Hori izan da Irun eta Hondarribiko udalekin batera hartutako azken erabakia. Gaur bertan onartuko dute lokal horien hileko kuotaren ordainketa etetea.
Zehazki, Arretxe Ugalde, Ficoba eta Puntal Bizirik enpresa zentroetako alokairuen ordainketa etengo dute. «Kontuan hartuta testuinguru honetan jarduera ekonomikoaren garapena erabat baldintzatuta eta mugatuta dagoela ezinbesteko kausagatik, Bidasoa Bizirik-eko Enpresa Zentroetatik lan egiten duten enpresek ez dute alokairua ordainduko lurralde nazionalean alarma estatuak indarrean jarraitzen duen bitartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun alerta egoeran gauden bitartean», azaldu du Bidasoa Bizirik-eko presidente Miguel Angel Paezek.